XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zauri guztiak ez dira bardiñak izaten.

1. Zorrotz eta sakonak: Orratz, untze, ezten eta onelako tresnak egiñak.

2. Ebakiak: Ebateko diren tresna zorrotzak egiñak.

3. Mazaldura itxurakoak: Zauria, mailletu edo mazaldura antzera agertzen da.

Zauria, aundia eta sakona bada, eta zaurituak zorabioren bat edo izaten badau, kontu aundiko zauria da.

Zauri txikia bada, ostera, ez dago zertan larriturik.

Ala ere, txikiak izan arren, badira kontu aundiko zauri batzuk.

Azpiko giarrak minduta dagozenean batez ere.

Mazaldura itxurako zauriak izaten dira onelakoak.

Kontuz orduan!.

Zaurien arriskuak bi izaten dira: odol-galtzea ta infezioa.

Edozein zauritan egin daiteke infezioa.

Odol-galtzearen arriskua, barriz, ez da izaten ainbestekoa.

Noizean bein baiño ez da gertatzen.

Zauri txikiak direnean, laguntzailleak berak lotu ta zaindu bear dau zauri ori.

Ona emen zer egin bear dauan:
a) Eskuak ondo garbitu urez eta alkoholez, ezeren kutsurik geratu ez daiten.

b) Erabilliko diren tresnak esterilizatu.

Orretarako:
- Ur irakitan euki amabost bat minutuan gutxienez.

- Alkohol piska baten sutan egon daitezela.

- 90 graduko alkoholetan sartu.

d) Zauria lotu.

Baiña aurretik, garbitu ondo jaboi ta urez gasa baten bidez.

Kotoin edo algodoirik ez erabilli orretarako.

ZAURI BEREZI BATZUK.

Sudurreko eta aoko zauriak: Norbaitek sudurrean naiz aoan zauriren bat izaten badau, aurrerantz makurtu-azo bear jako bere odola iruntsi ez dagian.

Begietako zauriak: Oso mingarriak izaten dira, eta zorabioak ekarten ditue.

Orduan, txaplata edo partxe bat ipiñi; eta gero, zorabiorik izan ez dagian, zaindu.